Lea Naturbidea ibaiak proposaturiko ubidea da, bisitari eta bidaiarien gozamenerako prestaturiko ibilbide naturala. Lea ibiblidean, beti izango duzu ibaia bidelagun.
Ez bakarrik bidearen ondoan beti izango duzulako ibaia, eta bero denean freskatuko zaituelako, baizik eta bertako ingurune naturala sustatzen duelako, zuhaitzei, landareei eta animaliei bizia emanez.
Horregatik ere bai, baina gainera, oinez bezala igerian ibiltzeko abagunea eskaintzen dizu, ur gazian zein ur gozoan bainatzeko hainbat aukera baititu. Eta hori guztia, gainera, Euskaraz!





