Skip to main content

Ohiko zalantzak

Zein dira Lea Naturbidearen ezaugarriak (luzera, zailtasun teknikoa, desnibela…)?

Lea ibilbideak eskualdea ezagutzera eramango zaitu. Gozatu ibilbide natural honetaz. Gogoratu, oinezkoek dutela lehentasuna. 

  • 23 km
  • Desnibela: + 300 m 
  • Gehienezko altuera: 295 m
  • Zailtasun teknikoa: txikia
  • GR38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearen parte
  • Ondarea eta interesguneak: ontziolak, burdinolak, errotak, baselizak…
  • Euskararik bizienean diharduten herritarrak

Nola iritsi naiteke Lea Naturbidera?

Garraio publikoa erabiliz edota errepidez iritsi zaitezke zure abiapuntura

Autobusez

Bilbotik → Bizkaibus

Donostiatik → Lurraldebus

  • DB03 Donostia-Deba-Mutriku-Ondarroa-Berriatua-Lekeitio
  • DB04 Eibar-Elgoibar-Deba-Mutriku-Ondarroa
  • DB05 Zumaia-Deba-Mutriku-Ondarroa
  • DB06 Soraluze-Eibar-Elgoibar-Deba-Mutriku-Ondarroa

Errepidez

  • Deba/Mutrikutik: GI 638 Deba/Mutriku-Ondarroa
  • Gernika-Lumotik:
  • BI-3238 Gernika-Ispaster/Lekeitio
  • BI-3231 Gernika-Munitibar
  • Durangotik: BI 633 Durango-Markina-Xemein

Nola dago seinalizatuta ibilbidea?

Lea Naturbidea egiteko, GR-38aren trazadurari jarraitu behar zaio, marka gorri eta zuriekin identifikatuta dagoena. Zutoin, zuhaitz edo bideko elementuetan margotutako seinale horiek gidatuko zaituzte ibilbidean zehar.

Gainera, epe laburrean, orientazioa errazteko seinaleztapena indartuko da baliza espezifiko berriak ezarrita.

Umeekin egiteko ibilbide egokia da?

Lea Naturbidea zailtasun tekniko txikiko ibilbidea da. Umeekin egiteko aproposa. Familian gozatzeko bikaina. Gure gomendioa ibilbidea zatika egitea da umeekin. Horretarako, proposatutako etapa laburretako bat hautatu eta gozatu naturaz!

Zein dira inguruko ostatu, jatetxe eta tabernak?

Eskualdean ostatu, jatetxe eta taberna bikainak daude. Atseden hartu zein tripa zorriak betetzeko.

Informazio gehiago

Zer bisitatu daiteke?

Lea Naturbideak eskualdeko historia eta istorioetan murgilduko zaitu. Munitibarretik Lekeitiora Lea ibaiaren ibilguarekin batera itsasoratzen da ibilbidea eta, bidean, mendeetako ondarearen erakusleihoa da.

Interes puntuak

Zer egin dezaket Lea-Ibarran?

Natura da Lea-Ibarrako erdigunea. Errekak. Bidezidorrak. Olatuak. Labarrak. Itsaslabarrak. Ingurune berdingabe horri probetxua ateraz kirol abentura esperientzia bikainez gozatzeko aukera dago. Uretan. Lehorrean. 

Natura ekintzak

Txakurra eraman dezaket Lea Naturbidera?

Txakurra eraman dezakezu Lea Naturbidera, baina gogoan izan:

  • Txakurra lotuta eraman behar dira.
  • Babes eremuak, fauna eta flora errespetatzea.
  • Gorotzak jasotzea.

Bizikletaz egiteko ibilbide aproposa da?

Lea Naturbidea bi gurpilen gainean egin dezakezu, baina gogoratu oinezkoek dutela lehentasuna. Arriskuak ekidin eta ez ibili abiada handian naturbidetik. Oinezkoekin topo egiten duzun bakoitzean gelditu zure bizikleta eta utzi beraiei pasatzen. 

GOBIERNO-VASCO-LOGO
ES_Financiado_por_la_Union_Europea_RGB_POS
erealdaketa
logo
lea-ibarra

© Lea ibilbidea. | Lege oharra Pribatasun politika Cookie Politika